'Naufragios en la costa vasca 1976-2016' liburua aurkeztuko dute gaur San Pedroko arrantzaleen kofradian.
Javier Mazpule eta Ana Maria Benito elkarlanean ondu dute naufragioen gaineko liburua.
Gaur bezalako egun batez, 1998. urtean,
Marero itsasontzia itsasoan galdu zen betiko, eta harekin batera zortzi arrantzale pasaitar. Bi urte lehenago,
Carreira desagertu zen, eta harekin herriko beste hamar arrantzale.
Pasaiako naufragioen kronika beltzean izen ezagunenak dira, baina ez bakarrak. Gaur gogora ekarriko dituzte denak, Pasai San Pedroko arrantzaleen kofradian. Han, 18:30etik aurrera,
Naufragios en la costa vasca 1976-2016 liburua aurkeztuko dute, eta bide batez, itsasoan zendutako arrantzale denak omenduko dituzte.
40 urte, 43 naufragio
Ana Maria Benito eta Javier Mazpulek ondu dute San Pedron gaur aurkeztuko duten liburua, elkarlanean. Elkar argitaletxeak eman du argitara, Txertoa bildumaren barruan.
Liburuan azken 40 urtetan euskal itsasertzean gertatu diren 43 naufragioen gaineko dokumentazioa bildu dute. Naufragioak noiz eta nola gertatu ziren, hondoratutako itsasontzien gaineko informazioa, argazkiak, eta baita naufragoen izen-abizenak.
Liburua kalean da jada, eta 25 euroan eros daiteke.