Herritarren Arretarako Zerbitzuak ordutegi berritua izango du Gabonetan
Urtarrilaren 8tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dute bulegoek.
Lore Suarez eta Izaskun Gomez, Antxoko bulego berrian.
Gabonak bitartean aldaketak egongo dira Herritarren Arretarako Zerbitzuan, udalak jakinarazi duenez.
Hona ordutegiak:
Antxo
- Astearteetan eta ostegunetan: 08:00-14:00.
Trintxerpe
- Asteazkenetan eta ostiraletan: 08:00-14:00.
Donibane
- Asteartetik ostiralera: 08:00-14:00.
Urtarrilaren 8tik aurrera ohiko ordutegia izango da, hiru bulegoak astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara irekiko dira.