Oreretako Kalera Kalera dinamikak argazki erraldoia egin du gaur, San Tomas egunaren barruan eta Gabonen atarian.
Argazki masiboa egin dute Kalera Kalerak deituta gaur eguerdian.
Oreretako Kalera Kalera dinamikak argazki erraldoia egin du gaur, San Tomas egunaren barruan eta Gabonen atarian. Bildutako hamarnaka lagunek, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztela esan dute, baita maite dituztela ere. Mikelazulo pasabidearen aurrean bildu dira eta argazkia eginda, hilaren 30ean, Martuteneko espetxera martxa antolatu dutela ekarri dute gogora eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Egiako zutabearekin bat egingo dute 11:30ean eta bertatik espetxera joango dira. Han ekitaldia antolatu du Kalera Kalerak.