Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Arrieta eta Gogorza etxeratzea eskatu dute

Larri gaixo dauden Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta preso oreretarrak etxean nahi dituztela esan zuten bildutako hamarnaka eta hamarnaka lagunek, eta hurrengo urratsa, urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzea izango dutela.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/01/02
Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden presoen aldeko manifestazioa. Argazkia: Borja Arbelaitz

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden presoen aldeko manifestazioa. Argazkia: Borja Arbelaitz

Manifestazio jendetsua egin zuen sare Herritarrak pasa den larunbatean. Larri gaixo dauden Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta preso oreretarrak etxean nahi dituztela esan zuten bildutako hamarnaka eta hamarnaka lagunek, eta hurrengo urratsa,  urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzea izango dutela. Herriko Plazatik abiatu zen manifestazioa 18:00etan, hura zabaltzen anbulantzia, eta  haren atzean Prest Gaude, Aitzol eta Mikel Etxera.  Giza eskubideak, konponbidea, bakea zioen pankarta. Larri gaixo daden bi oreretarrak etxean behar dutela esan eta Bilbora deitu zuten bildutakoek. Horren harira, manifestazioaren ibilbidean zehar, hainbat artista eta eragilek beren ekarpena egin zuten, prest daudela agertzeko. Prest gaude, hori da Sare Herritarrak hilaren 13an Bilbon egingo duen manifestaziorako aukeratu duen leloa. Presta daudela azaldu zuten manifestazioan bildutakoek ere, Biteri kalearen parean egin zuten mosaiko argitsuaren bidez. Agirre lehendakariaren plazan amaitu zen manifestazioa. Bertan adreiluz adreilu osatu zuten Prest gaude! Aitzol eta Mikel etxera esaldia. Hitza hartu zuten ondoren antolatzaileek, Arrieta eta Gogorzaren egoera saltzeko. Gogorzak obsesio konpultsibo nahasmena du eta Basauriko espetxean aurkitzen da.  Hemeretzi urte daramatza espetxean Gogorzak.  Bere eritasunagatik azken urteetan 29 alditan ingresatu dute ospitalean. Kondena beteta eduki arren espetxean jarraitzen duela salatu zuten. Arrietaren kasua abuztuan jakinarazi zuten. Aurretik gaixotasunaren zantzuak bazituen ere, orduan eman zioten diagnostikoa oreretarrari: espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 positiboarekin du. Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxean da Arrieta Euskal Herritik 1.100 kilometrora. Gaixotasun larria, sendaezina, eta degeneratiboa da Arrietak pairatzen duena. Bi diagnostiko ezberdinen baina egoera bakarra bizi dutela bi oreretarrek esan zuten: “giza eskubideen urraketaren adibide nabarmena, eta gure ustetan egoera bateraezinak espetxeko egonaldiarekin. Etsipenera kondenatu nahi gaituzte, baina herri honek aspaldi egin du konponbidearen aldeko hautua, espetxe politika konfrontazio klabeetatik, konponbide klabeetara eramatea eskatzen dugu, salbuespen neurriekin amaitzea, giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen”. Horretarako, herritarrak ikusle izatetik protagonista izatera pasatzea ezinbestekoa dela esan zuten eta horretara deitu, “jarrera aldatzera, bakoitzak bere eremutik ekarpenak eginez lortuko dugulako giza eskubideen urraketarekin amaitzea eta Aitzol eta Mikel etxeratzea. Eta ziur gaude lortuko dugula”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.