Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Uliara txangoa, ehiza debeka dezatela aldarri

Eguzki Talde Ekologistak antolatu du irteera, igande (hilak 7) goizerako

olatz mitxelena
Pasaia
2018/01/03
ulia

Uliak balio ekologiko handiak biltzen ditu, eta arreta deitzen dutenen artean daude harkaitzen askotariko geoformak.

Pasaiako eta Donostiako udalei Uliako Plan Berezia onar dezaten eskatzeko, eta aipatu planean ehizaren debekua txera dezaten exijitzeko, mendi txangoa antolatu du Eguzki Talde Ekologistak iganderako. Aldundiari, era berean, interes orokorraren alde egiteko eta segurtasun eremuei eusteko eskatuko dio Eguzkik. Ulian ehiza debekatzeko aldarria ez da berria. Aspalditik entzuten dira debekuaren aldeko ahotsak, hiritik gertu, jendetza biltzen duen kirol eta aisialdi gunea delako. “Parke segurua” aldarri, igandeko irteera, mendiaren balio ekologikoak nabarmendu eta Uliako txoko ezagunenak bisitatzeko baliatuko dute. Bi zita jarri dituzte; lehena, 09:30ean, Mirakruz gainean, Arzaken jatetxearen ondoan, eta bigarrena, 10:15ean, Herri Ametsa ikastolako aparkalekuan, kotxean joaten direnentzat. Denak han elkartu eta kala Illurgitara jaitsiko dira lehenik, oihana zeharkatuta. Hondartzak biltzen dituen askotariko geoformak ikusi eta hartuko dituzte hizpide, harribola entzutetsuak tarteko. Kala bisitatu ondoren, mendi lepora itzuliko dira, eta handik Almirantearen gotorlekurantz abiatuko dira, ehiza postuak erraz ikusten diren bidetik, itsasertzetik paraleloan. Gotorlekura iritsita, Herri Ametsara itzuli behar dutenek, Platako Farola eta Ingelesaren iturritik hartuko dute buelta, eta Mirakruz gainera joan behar dutenek, aldiz, Trintxerperaino doan bide ezezagun batetik itzuliko dira. Eguzkiren arabera Ulia “birika berde bat da” bereziki Donostiako eta Oarsoaldeko biztanleriarentzat. Herritarrek bertako flora, fauna eta paisaiaz gozatzeko eskubidea dutela iritzi diote, eta ez dutela zertan ehizak dakarren arriskua onartu behar. Uliaren magalean ikastetxeak ere badirela ohartarazi dute ekologistek, eta BTT bideak, mendi lasterkariak eta bestelako kirolariak erruz biltzen dituela Uliak. “Ez da atsekabe edo istripu bat gertatu artean itxaron beharrik, hainbat praktika arriskutsuen debekua aurrez hartua behar zuenean”.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.