Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errege Magoekin heldu dira opilak

Errege opila protagonista izango da bihar etxeetan gosarietan eta postreetan. Aramendia gozotegian, modu tradizionalean egiten dituzte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/01/05
Errege opilak protagonista izango dira bihar etxeetan.

Errege opilak protagonista izango dira bihar etxeetan.

Errege opila protagonista izango da bihar etxeetan gosarietan eta postreetan. Errenteriako Aramendia gozotegian, modu tradizionalean egiten dute, kalitatezko eta bertako osagaiekin, “Euskal Herriko produktuekin”, Javi Aramendiak azaldu duenez. Gauerditik izan dira lanean Martutene enpresa gunean duten gozogintza tailerrean Errenteriako Biteri kalean, zein beste hainbat herrietan dituzten dendetan 9.800 errazio salmentan jartzeko gaur. Bihar beste hainbeste egingo dituztela aurreikusi du Aramendia gozotegien arduradunak. Errege opila egiteko prozesua luzea eta konplexua dela dio Aramendiak, “opilak elementu biziak dira, hartzigarria du, masa bizia dago eta bere haziera prozesua duelako. Azken hori, zenbat eta motelagoa, orduan eta hobeagoa. Egosketa ere kontuan hartu behar da. Hartzidura eta egosketa denborak oso ongi neurtu behar dira, emaitza nahi dugun hori izan dadin”. Izan ere, hartzidura handiegia bada, itxuraz oso polita izango da errege opila, baina jateko garaian lehorregia izango da; hartzidura prozesua ez bada izan nahikoa, berriz, gogorregi geldituko da, “hartzidura da zaindu behar dena, eta hori da zaila, 1.000, edo 5.000 errege opil jarraian egin behar dituzunak, gozotegi tradizional batean”. Aramendian banan bana ematen diete forma erroskoei, eskuz, eta prozesu hori ere zaila dela esan du, “oso kalitate handiko oreak dira gureak eta jalkitze denborak garrantzi handia du, denbora asko utzi behar da”. Aramendian lau errosko neurri  dituzte, txikiena (2 lagun), txikia (lau lagun), ertaina (6-8) eta handia (10-12), eta hutsak, esne gainarekin beteak, kremarekin beteak, eta  erdia esne gaina eta beste erdia kremarekin beteak dituzte aukeran. Errezeta tradizionala jarraitzen dute egiteko, “Rich gozotegien errezeta jarraitzen dugu, eta Richeko gozogintza tailerreko burua mantentzen dugu ere, berak bideratzen du nola egin behar ditugun. Formula ez dugu ukitu, arrakastatsua delako”. Errege opilak egun hauetan bihurtzen dira gozotegietako erakusleihoetako protagonista, baina askoz ere lehenago hasten da prozesua. Aramendiaren esanetan, irailean hasi ziren erosketak egiten, aurreikuspenak egiten, prezioak adosten… Erroskoak gainera, abenduko asteburu guztietan izan dituzte salgai, aste honetan zehar egunero, eta hilabetea amaitu arte astebururo salduko dituzte. Gustuko dutenek, beraz, opil horietaz gozatzeko aukera izango dute. Egiten dituzten erroskoak prozesuak berak eta oreak direla berezi esan du, “horrekin batera esentzia naturalak erabiltzen ditugu, eta uste dut beste inork ez dituela erabiltzen. Oso garestiak dira esentzia horiek, baina uste dut merezi duela horiek erabiltzea”. Aholkuak eta errege erroskoen gaineko tendentzien berri ere eman du Aramendiak: “Gaur errosko hutsak eramaten ditu jendeak bihar gosaltzeko eta txikiagoak, eta bihar bertan handiagoak eta beteak eramango dituzte, postrerako”. Erosteko garaian berriz, argi du hautua, ertaina eta esne gaina eta kremarekin betea eramaten dituela etxera dio, “Opil industrialak izoztutakoak dira denak. Esne gainak izozteko aukera ematen du, kalitatezko krema batek berriz, ez, ezinezkoa da hura izoztea fisika hutsagatik. Errege opil handiak egiteko denbora gehiago izaten dira labean, egosketak denbora gehiago behar du eta gehiago lehortzen da, beraz. Opilari bizitza kentzen ari zara. Guk produktu berezi bat erabiltzen dugu, %100 naturala, eta esango ez dudana, eta horrek bermatzen du errosko handia gehiago egosi gabe polita ateratzeko. Gure errege opilak ez darama ur gramo bat ere, eta hori, arrautza eta esnearekin ordezkatzen dugu”. Martuteneko gozogintza tailerrean ari diren langileei erreferentzia egin die azkenik, “familia eta oparirik gabe gelditzen garelako Errege egunean bertan lanean ari garen hamar lagunak. Hori batez ere egun hauetan gertatzen da, lana egitea tokatzen zaigulako egun hauetan. Gure familia gu gabe esnatzen ari da egun hauetan, guk lana gauerdian hasten dugulako Gabonetan bereziki errege opilarekin. Errege Eguna ospatzen dituzten lankideen kasuan, guk Olentzeroan egiten dugu, seme-alabek aita etxetik kanpo dagoela, lanean zabaldu behar dituzte. Maite dugu gure lanbidea, eta erroskoak egitea ere gustuko dugu, baina ondorioak ere baditu”.            
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.