Pasaiako lau barrutietan prest dira Ekialde Urrunetik heldu diren maiestateei harrera egiteko.
Itsasoz iristen dira urtero Errege Magoak Trintxerpera.
Trintxepera iritsiko dira Errege Magoak lehenik, itsasoz. 16:45ean lehorreratuko dira, Lasako ontziralekutik. Handik, alkateordetzaraino joango dira desfilean, bertan haurren eskutitzak jasotzera. Eskari denak bilduta desfilean irtengo dira berriz Meltxor, Gaspar eta Baltasar, 19:00etatik aurrera.
Donibanen, berriz, 17:30ean irtengo dira Meipitik. Alde zaharra zeharkatuta, plazan jasoko dituzten txikien gutunak.
Antxon, berriz, 18:00etan hasiko da kabalkada, Lore Txorta elkartetik. Barrutiari bira eman desfilean, eta bukatzeko, kultur etxean elkartuko dira Errege Magoak, haurren desio eta eskariak aurrez aurre entzutera.
San Pedron irtengo dira azkenik Errege Magoan, 19:00etan, Gatzagatik. Parte zaharrerako bidean eginez, osatuko dute desfilearen lehen zatia, eta alde zaharretik desfilatu ondoren frontoian elkartuko dira.