Igandean hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Pasaian
Illunbe Arraun Elkarteak antolatuko du lehen jardunaldiko estropada.
Trintxerpeko Illunbe Arraun Klubak antolatuko duen estropadarekin abiatuko da igandean Gipuzkoako Batel Liga. 10:30ean hasiko da estropada, eguraldiak baimentzen badu, Torreatzetik irten eta bokale alderantz. Urtero legez hamaika kolorez beteko da badia. Hernani, Tolosa, Getaria, Zarautz, Orio, Zumaia, Ur-Joko, Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Hibaikako kategoria guztietako ontziak ariko dira lehian. 11 jardunaldi Aste honetan hasiko den Liga apirilean bukatuko da, Pasaian baita ere, apirilaren 14ean eta15ean jokatuko dela bertan Gipuzkoako Batel Txapelketa, Sanpedrotarra Arrraun Klubak antolatuta. Bien bitartean, beste hamar estropada izango dira jokoan, horietatik hiru Pasaian.