San Pedroko udal aretoan 400 artelan daude ikusgai, 200dik gora artistek sortuak.
Oraindik ikusi ez duenak aste honetan du azken aukera, bai behintzat Pasaian. 12 cm erakusketa igandera bitartean egongo da zabalik San Pedroko udal aretoan, egunero, 18:30etik 20:30era, eta igandean 11:30etik 13:30era.
400 artelan inguru ikus daitezke bertan, 200dik gora artistenak, eta ohi bezala, guzti-guztiak, 12 cm-ko neurrian sortuak. Tekniketan, denetarik topa daiteke: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa, baita teknika mistoak ere.
12 cm erakusketak 22. aldia du aurten. Miniaturazko artelanen mostrak Pasaia izaten du urtero lehenbiziko geltoki. Azken urtetan, baina, ibiltari ari da adierazpide kolektibo erraldoia. Aurten, Pasaia utzita, Hendaian, Arguedas, Viana do Castelo, eta Moncaon erakutsiko dute.