Pasa den hilabetean egin zuen Errenteriako Udalak Kirolaren Gala. Bildutako guztiei eskerrak eman zizkien udalak kirolaren alde egiten duten lanagatik.
Urdaburu Mendizale Elkarteari aipamen berezia egin zion udalak Kirolaren Galan.
Pasa den hilabetean egin zuen Errenteriako Udalak Kirolaren Gala. Kirolari lotutako kirol elkarteetako, eskoletako kirol arduradunak, eta norbanakoak bildu ziren bertan. Bildutako guztiei eskerrak eman zizkien udalak kirolaren alde egiten duten lanagatik, eta horretan jarraitzera animatu zituzten. Gainera, omenaldi berezia egin zioten Urdaburu Mendizale Elkarteari. Azken horrek 75 urte bete zituen iaz. Baita Errenteriako hiru xake taldeei ere, Kultur Sustapen Elkarteari, Luzaro Xake Taldeari eta Beraun Bera elkarteari.
Kirol elkarteei babesa adierazi zien udalak galaren bidez, Jaione Karrikiri alkate ordeak nabarmendu zuenez, “kirolak gizartea aldatu eta bateratzeko ahalmena duelako”.
Errenteria-Oreretako kirol elkarte eta eragileen gaineko bideoa ere prestatu dute galaren harira.