Lanerako ezintasun iraunkorra aitortu dio gizarte-segurantzak.
Ontzioletako langileak amiantoarekin harremanetan lan egin dute urtetan.
Kaltetuak 57 urte ditu gaur egun. 15 urte zituela hasi zen Pasaiako Askorreta eta Mendia ontzioletan lanean, ontzietarako motorrak eta marruskaduraren aurkako eserlekuak egiten. P
leurako mesotelioma gaiztoa diagnostikatu diote, eta ebazpen batek aitortu berri dio minbizia lanak eragin ziola, amiantoarekin kontaktuan aritzearen ondorioz.
Bigarren ebazpen bat egon da, gaixotasun bera duen Beasaingo CAFeko langile baten alde.
Gipuzkoako gizarte-segurantzak lan gaixotasuna onartuta, prestazio handiagoa kobratuko dute aurrerantzean kaltetuek, eta horrez gain, kalte ordainak exijitzeko aukera izango dute, aipatu bi enpresek langileak amiantoaz babesteko neurririk ez zutela hartu argudiatuta.