Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa] Motxiladun umeak, 'Ur Handitan' saioan

Euskal presoen seme-alaben errealitatea, Espainiako zein Frantziako espetxetarako bidaiek, dispertsioak, senideei ezarritako zigor gaineratuak, haur eta gazte horien bizitza nola baldintzatzen duen erakutsiko du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/01/09

Gogorza eta Arrieta larri gaixo dauden preso oreretarren aldeko manifestazioan Bilbora deitu zuten.

Ehunka kilometro egiten dituzte hilabetero. Halabeharrez, derrigortutako bidaiak dira, ama, aita, kasu batzuetan biak, edo beste senideren bat ikusteko dispertsioaren bidesaria ordaintzera derrigortzen dituzte Euskal Herriko hamarnaka haur. Euskal presoen seme-alaben errealitatea, Espainiako zein Frantziako espetxetarako bidaiek, dispertsioak, senideei ezarritako zigor gaineratuak, haur eta gazte horien bizitza nola baldintzatzen duen erakutsiko du Ur Handitan programak gaur 22:30ean hasita, ETB1en. Xabier Madariaga aurkezleak bidaia egingo du Garirekin Algecirasko (Andaluzia, Espainia) espetxeraino. Eider Perez Aristizabal euskal preso oreretarraren semea da Gari, aita ere kartzelan du eta hilabetero, joan etorrian 2.200 kilometro egin behar ditu gurasoak ikusteko. Bere egoera berean dauden beste hainbat motxiladun umeen testigantzak ere jaso ditu Xabier Madariagak gaur gauean emango duen saiorako. Adin txikikoak ere ez direla dispertsioaren zigorraz libratzen erakutsiko dute testigantza horiek, zigor hori lehen eskutik pairatzen dutela. Autobusak Bilbora Larunbatean Sare Herritarrak Bilbon deitu duen nazio manifestazioaren atarian emango du Ur Handitan saioak motxiladun umeen gaineko erreportajea. Oarsaldea zein Bidasoko herrietan manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak eta horren harira, autobusak antolatu dituztela gogorarazi dute. Bilbon egun osoko egitaraua antolatu du Sarek larunbatean 11:15ean hasita gauera arte ekitaldiak antolatu dituzte. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik. Autobusak
  • Pasaian. Donibanen, Bixi Bixi elkartean, Itziar tabernan eta Ontziolan; San Pedron Antxeta elkartean; Trintxerpen, Trintxer elkartean; eta Antxon, Mimos eta Leunda tabernetan. Oiartzunen.Castro tabernan eta Garmendi txokolategian.
  • Errenteria-Oreretan. Landare, Sindikato, Arkaitza, Reina eta Xera tabernetan.
  • Lezon.Tiñelun.
  • Oiartzunen. Txokolategian eta Kastron.
  • Irunen. Hazian eta Elatzetan.
  • Hondarribian. WhatsAppez 688 728 655 telefono zenbakira idatzita.
(Herri guztietan egun osorako, zein manifestaziorako soilik abiatuko diren autobusak antolatuko dituzte) Bilboko egitaraua
  • 11:15. Gizarte zibila subjektu aktibo konferentzia La Boslan. Hizlariak: Joseba Azkarraga, David Fernandez, Anais Funosas eta Mario H Calixto. Moderatzailea: Pili Kaltzada.
  • 11:00. Areatzatik Alde Zaharrera kale animazioa. Txistulariak, trikitilariak eta batukada K-Tum taldearekin.
  • 11:45. Areatzatik (karpa) kantujira, Sare kantari.
  • 12:30. Areatzan, karpan, Porrotx. Kantu, irriak, eta marrazkiak. Herri argazkia, amarekin kartzelan dauden Izar, Xua eta Haitzentzat.
  • 13:30. Areatzako karpan bertso saioa.
  • 15:00. Kontzertua. Kepa Junkera eta Sorginak, Areatzako karpan.
  • 17:30. Manifestazioa, La Casillatik abiatuta.
  • 19:45. Kontzertuak Areatzako karpan: Anita Parker eta Tximeleta.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.