Norbere burua maitatzen ikasteko tailerra eta yoga ikastaroa iragarri dituzte.
Antxoko Bekoz Beko emakume taldeak bi ikastaro berri iragarri ditu.
Nire burua maitatzen ikasi izenburupean, psikologian doktore Beatriz Oronoz Artolak autoestimua indartzeko tailerra eskainiko du bere burua ezagutzeko gogoz dauden emakumeentzat. Hilaren 27an izango da ikastaroa, Bekoz Bekok Antxoko Zumalakarregi kalean duen egoitzan, 16:00etatik 19:00etara.
Horrez gain, asteazkenetan, 15:00etatik 16:30era yoga ikastaroa eskainiko dutela iragarri dute.
Azkenik,
Bekoz Bekok gogorarazi du beste hainbat ikastaro dituztela martxan, tartean, ingelesa, gaztelania, euskara, pilates, eta joskintza. Izena emateko edota informazio gehiagorako 679332411 telefono zenbakira dei daiteke.