Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Musika denon eskura' jarriko dute

Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak ilusioz hasi du urte berriko musika programazioa. Musika denon eskura goiburuarekin, hamasei kontzertu, sei kolaborazio eta Oarsoaldea Kantari Jaialdia antolatu ditu aurtengo egitarauaren barruan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/01/11
Agerraldia egin dute gaur Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteko kideak.

Agerraldia egin dute gaur Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteko kideak.

Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak ilusioz hasi du urte berriko musika programazioa. Musika denon eskura goiburuarekin, hamasei kontzertu, sei kolaborazio eta Oarsoaldea Kantari Jaialdia antolatu ditu aurtengo egitarauaren barruan. Eskaintza horren gakoa, aniztasuna izango dela esan du Jose Luis Insausti Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartearen ordezkariak: “Emanaldi guztiak dibertsitatetik antolatu ditugu kontzertuetan ahalik eta jende gehien biltze aldera, eta aldi berean, jendea ahalik eta gehien asetze aldera”. Gogotsu egin dutela lan musika egitarau zabala prestatzeko gaineratu du, “harrotasun handiz antolatzen ditugu kontzertuak eta gaur egun musika koral zein instrumentalaren jarraitzaileentzat hitzordu ekidinezina bilakatu dira”. Antolatutako kontzertuen harira, hainbat aurrerapen egin ditu Insaustik. Besteak beste, aldaketekin helduko da aurtengo Errenteria Kantari Jaialdia: “Bi asteburu jarraian egingo dugu, eta ostiral eta larunbatetan izango dira emanaldiak”. Parte hartzeko jaso dituzten eskaerak “ugariak” direla zehaztuta, aurten hamabi proposameni ezezkoa eman behar izan diotela erantsi du Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteko ordezkariak, “ezinezkoa dugu denak sartzea eta izugarria da jasotzen dugun eskaera kopurua. Eskertzekoa da benetan emanaldietan parte hartzen duten taldeek doan egiten dutelako”. Jaialdiaren barruan parte hartuko duen taldeetako baten izena ere eman du Insaustik, Paulino Otamendi Orkestra arituko da: “Iruñeko orkestrak mendeurrena beteko du aurten, eta lehenengo aldiz izango dira Gipuzkoan emanaldia egiten. Pozgarria da oso hemen emanaldia egitea”. Ekainaren 19an izango da hori. Horretaz gain, Musikasteren barruko kontzertu bat basilikan egingo du Eresbilek. Maiatzaren 19an izango da hori eta oraindik zehazteke dago zein emanaldi izango den. Beste emanaldi batzuen artean, martxoaren 16an, Susana Cecillo andoaindarraren Akordeoi Orkestra, eta apirilaren 14an, Irungo Ametza Gazte abesbatza, arrastoa uzten saiatuko dira Madalena Basilikan. Gitarra kontzertua Asteburu honetan bertan, larunbatarekin, helduko da lehen emanaldia. Unai Insausti gitarristak egingo du emanaldia. Ez da elkarteak Madalenaren Basilikan antolatu duen gitarra emanaldi bakarra, izan ere,  hilaren 28an Carmen Becerrak eskainiko du hileko gitarra emanaldien zikloa osatzeko bigarren kontzertua. Bi emanaldiak osagarriak izango direla jakinarazi du larunbatean kontzertua eskainiko duen Insaustik, «nire emanaldiko errepertorioa klasikoa izango da, musika kultoa ere deitzen dute, eta Becerrak berriz herri musikaren barruan sailkatutako piezak eskainiko ditu bere emanaldian». Orain arte Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatutako emanaldi guztiak bezala, larunbatekoa ere doakoa izango da eta 20:00etan hasiko da. Garai erromantikotik hasi eta XX. mende arteko musika bildu du Insaustik bere biharko emanaldirako, «garai ezberdinak eta musika estilo ezberdinak hautatu ditut kontzerturako. Oso lirikoak diren piezak eta osagai erritmikoak dituztenak nahastuko dira» Nazioarteko hainbat sari eskuratu dituen gitarrista donostiarrak Errenterian kontzertua ematea, «Gipuzkoan jotzea plazera da beti, etxean emanaldia egitea hunkigarriagoa delako, beti». Napoleon Coste, Antonio Ruiz-Pipo, Antonio Jimenez Manjon, Joaquin Rodrigo, eta Alberto Ginasteraren lanak joko ditu donostiarrak. Gitarra zikloa, Becerraren kontzertuak osatuko du hilabetearen azken igandean. Hura 12:00etan izango da. Kontzertu honetara eta antolatutako besteetara parte hartzera deitu dituzte herritarrak antolatzaileek, “publikoak egiten duten lana baloratzen jakitea nahiko genuke. Normalean emanaldietan lepo izaten da basilika eta hori ere pozgarria da guretzat”. Eskerrak emateko ere baliatu dute gaur goizean egin duten agerraldia, “Andra Maria Jasokundearen parrokiari eskerrak eman nahi dizkiogu biltzeko lokalak uzteagatik, eta Jon Collar Kultura zinegotziari berriz, elkartearekiko duen jarrera izugarria eta eskuzabaltasunagatik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.