Izaskun Gomezek bilera bat eskatu dio Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko kontseilari Arantza Tapiari.
EuskoTreneko trenbideak Antxo alderik alde zeharkatzen du.
Trenbidea lurperatzea Antxo leheneratzeko ezinbesteko baldintza dela uste du Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, eta hala jakinaraziko dio Arantza Tapia kontseilariari gaiaz hitz egiteko eskatu dion bileran.
Alkateak gogoratu duenez, Patxi Lopez lehendakaria zela jada idatzita geratu zen azpiegituraren lurperatzea jasotzen zuen ikerketa bat, eta hori dela eta Tapiari proiektu hura gaur gaurkoz zertan den galdetuko dio.
Trenbidea”oztopo arkitektonikoa” dela iritzi dio Gomezek, eta eragiten dituen inpaktuak nabarmendu du, soinu aldetik zein ikusmenaren ikuspegitik. Aitzitik, trenbidea lurperatzeko proiektua ekologikoki iraunkorra dela defendatu du, lur berriak okupatu ordez, lurrak berreskuratzen dituelako Pasaia biziberritzeko.
Pasaiak, eta zehazki Antxok, duen irudi degradatua berritzeko beharra daukala defendatu du alkateak: “Hainbeste urtetako degradazio urbanistiko eta sozialaren ondoren, iritsi da gure garaia, eta horretarako, erakundeen laguntza eta apustu politiko argia eta zintzoa behar ditugu”.