Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Inkisizioak debekatu, Iraultzak erakutsi

XVI. mendeko Euskal Herriko emakumeek erabiltzen zituzten burukoak erakutsiko ditu bihartik Iraultza Dantza Taldeak Jantziaren Zentroan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/01/12
XVI. mendeko burukoak Jantziaren Zentroan antolatu duten erakusketan.

XVI. mendeko burukoak Jantziaren Zentroan antolatu duten erakusketan.

Erakusketa berria zabalduko du bihar Iraultza Dantza Taldeak Jantziaren Zentroan. XVI. mendeko Euskal Herriko emakumeek erabiltzen zituzten burukoak erakutsiko dituzte, hamasei guztira eta  zazpi astez izango da ikusteko aukera zentroaren beheko solairuan. Hamaseietatik, lau, jantzi osoak dira, Errenteria-Orereta, Donostia, Orreaga eta Bizkaiko XVI. mendeko lau emakumeren jantziak. Gainerako hamabiak, berriz, Bizkai (8), Donibane Lohitzune (2), Getaria (1) eta Mutrikukoak (1) dira. Buruko horiek nola egiten zituzten ikusteko aukera izango da, zumitzarekin forma eman eta ondoren, oihalez estaltzen zituzten. Iraultzak zazpi buruko sortu ditu propio erakusketarako. Horiek egiteko informazioa, Parisko Operaren artxiboan topatu du. Buruko horiek, garaiko eliza katolikoarentzat eskandalagarriak zirela “falikoegiak” zehaztu dute erakusketaren arduradunek, eta garaiko dokumentu eta idatzietan aipatzen denez eliza katolikoak Lapurdiko emakumeei horrelakoak janztea debekatu zien. Araua betetzen ez zuten emakumeen senar edo gurasoek isuna ordaindu behar zuten. Inkisizioaren garai ilunetan, Pierre de Lancre inkisidoreak debekatu egin zituen buruko horiek, eta sorginkeriarekin lotu zituen bere idatzietan. Debekuak debeku, burukoa erabiltzen jarraitu zuten emakume euskaldunek. Jantzi eta burukoekin batera, XVI. mendeko euskal emakumeen jantzien 100 grabatutik gora erakutsiko dituen pantaila jarriko du Iraultzak. Erakusketa doakoa da eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandetan 12:00etatik 14:00etara bisita daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.