Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lan munduan ere, euskaraz

Ideia lehiaketa bat antolatu dute Oarsoaldean, euskarak arlo sozioekonomikoan duen garrantziaz hausnartzeko, eta enpresetan euskararen sarbidea bermatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/01/12

Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuko bi ikasle karrozeria lanak egiten.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak hausnarrean jarri nahi ditu Lanbide Heziketako ikasleak norbanakoak euskara-enpresa binomioan izan dezakeen eraginaren inguruan, eta martxan jarri du Zure enpresan, euskara zure esku ideia lehiaketa, helburu horri helduta. Euskarari enpresan sarbidea egingo dion ideia bat landu eta garatzea da ikasleen erronka, eta 1.500 euroko saria emango diote proiekturik onenari. Gainera, irabazleak 1.000 euroko aurrekontua izango du, proiektua Oiartzualdeko enpresa batean hilabetez garatzeko; aipamen berezi bat ere izango da, eta 250 eurorekin sarituko dute. Joxe Luix Agirretxe Oarsoaldeko Euskara Batzordeko arduradunak (Lezo, 1969) azaldu du 2003an lan munduan euskara sustatzeko helburuarekin hasitako bidean sakondu nahi dutela. “Ola planarekin hasi ginen enpresetan euskararen normalizazioa lortzeko, eta ordutik etengabe dihardugu lanean. Gaur egun, Oiartzualdeko 11 enpresa ari dira lanean euskara planen programaren barruan”. Agirretxek azaldu duenez, kopuru hori “handitu” egin nahi dute. “Eta horregatik hasi ginen hausnartzen, duela bi urte. Bultzada eman behar zitzaiola adostu genuen, eta lan munduko eragileak aktibatzeko sentiberatze kanpaina egitea erabaki genuen”. Horri helduta ekin zioten Euskaraz S.A. kanpainari. Horren harira, iaz jardunaldi bat egin zuten Oiartzungo Salto Systems enpresan; Oiatzualdeko enpresentzat zen eskaintza. Batez ere enpresen gizarte erantzukizuna landu zuten jardunaldi horietan, eta Josep Maria Canyelles kataluniarra izan zen hizlari nagusia. “Funtsean, ohartu gara euskararen gaia modu isolatuan eraman diegula enpresei; euren atea jo eta euskara plan bat egin zezaten edo euskararen alde urratsak egin zitzaten konbentzitzen saiatu izan gara beti, baina hotz-hotzean, egia esan”. Agirretxek adierazi du Canyellesek azaldu ziela enpresek, nolabait, badaukatela euren gizartearekiko erantzukizuna. “Hamaika arlotakoak izan daitezke ardura horiek; gizarteak zehaztuko du hori: lanpostu eta soldata duinak, ingurumenaren errespetua, parekidetasuna…”. Begiak zabaltzen lagundu zien hausnarketa horrek, eta euskararen gaia beste modu batera lantzeko aukera ikusi dute gerora. “Jabetu ginen gizarte erantzukizun gisa lantzen has gintezkeela”. Alde horretatik, harremanetan jarri ziren Don Bosco Lanbide Heziketako institutuarekin, eta hainbat saio egin dituzte Goi Mailako Zikloetako 18 eta 30 urte arteko ikasleekin, Ahize-AEK-ren eskutik. “Enpresek perretxiko isolatuak izan behar duten edo ingurunearekin elkarlanean erabat lotuta egon behar duten hausnartu dute bertan”, azaldu du lezoarrak. “Gazteei saio horietan eman genien ideia lehiaketaren berri. Binaka edo hirunaka elkartuta, eskura daukaten gidoi batekin proiektua sortzeko eskatu diegu. Ideia jakin bat garatzea, eta ondoren ideia hori gauzatzea izango da haien lana”. Agirretxek aitortu du ez dakiela esperientzia horretatik zer aterako duten. Argi du, ordea, ezin direla gelditu besoak gurutzatuta. “2003tik hainbat programarekin probatzen ari gara; ez gara gelditu. Lan mundua oso zaila da, enpresek ez dutelako ikusten euskararen beharrik”. Harago jo du lezoarrak, eta esan du orain arte beste alorretan egindako lana “kolokan” egon daitekeela, lan mundua euskaldundu ezean. “Lanbide Heziketa euskaratzen ari gara, eta praktikak euskaratzea izan da azken ekarpena. Baina prozesu guztia euskaraz eginda ere, gure eskualdean ikasleek mundu erdaldunarekin topo egiten dute, ehuneko handi batean”. Oso datu kezkagarriak Agirretxek ez du zalantzarik: lan mundua da “gizartearen motorra”, eta datuetara jo du Oiartzualdeko errealitatea erakusteko: “Gure eskualdean mila enpresa inguru dauzkagu, autonomoak, merkataritza eta ostalaritza alde batera utzita. Haietatik hamaika daude Ola planaren barruan, eta beste hamaika enpresatan egiten dituzte praktikak euskaraz; Donostiakoak dira azken horietatik bi”. Agirretxeren ustez, “oso kopuru txikia” da. “Eta horrela nekez lortuko dugu inflexio punturik. Lan mundua da euskararen gaian gutxien aurreratu duen makroarloa. Gizartearen motorra da, eta ezinbestekoa da hura euskalduntzea”. Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzuak arazoa bistaratu nahi du lehiaketaren bidez. “Eragin egin nahi dugu, etengabe probatu, zerbaitek emaitza onik ematen duen ikusteko”. Agirretxek ez du zalantzarik lehiaketari esker euskarak enpresetan sarbidea izango duela. “Baina lan handia dago egiteko. Hastapenaren hastapena baino ez da hau, muturrik gabeko soka bat dugulako esku artean”. Otsailaren 16an 14:00etan amaituko da Zure enpresan, euskara zure esku lehiaketarako lanak aurkezteko epea, eta Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuko harreran aurkez daiteke memoria; posta elektronikoa ere erabil daiteke. 18 eta 30 urte arteko gazteek erantzutea falta da orain, ideiak eta proiektuak aurkeztea, Oiartzualdeko enpresetan euskarari tartea zabaltzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.