Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak 2018. urterako landu duen egitaraua aurkeztu du.
Jaizkibel Mendi Taldeko lagunak, Faltzesko gazteluan.
Aurten bi egitasmo berri landu ditu Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak.
Artzaintza Naturbidean izenburupean, zortzi irteera antolatu dituzte, hil honetan hasi eta azaroa bitartean, udan izan ezik, hilero-hilero txango bat programatuta. Lehen irteera hilaren 28an izango da, Zaldibartxotik Izarrara bitartean.
Bigarren berritasunak
Eremu Miresgarriak izena du eta, guztira, bost etapa biltzen ditu.
Horiez gain, urtero legez, hainbat irteera berezi programatu dituzte. tartean, Gironara bidaia.
Beti bezala interesdunek mendi taldearen
webgunearen bitartez eman dezakete izena, edota telefonoz deituta, 943 514 700 eta 647 004 968 zenbakietara.
Posta elektronikoz ere idatzi daiteke, eta horrez gain, taldeak Antxoko Oarso kalean duen egoitzan eman daiteke izena, asteazken eta ostiraletan, 20:00etatik 22:00etara.
Egutegia
Artzaintza Naturbidea
- Hilak 28. Zaldibartxo- Izarra.
- Otsailak 18. Izarra – Urduña mt.
- Martxoak 18. Urduña mt- Llorengoz.
- Apirilak 22. Llorengoz- Barriga de Losa.
- Maiatzak 20. Barriga de Losa – Lalastra.
- Irailak 16. Lalastra – San Zadornil.
- Urriak 28. San Zadornil > Espejo.
- Azaroak 18. Espejo- Ginea.
Eremu Miresgarriak (etapak zehazteke)
- Otsailak 3
- Martxoak 3
- Maiatzak 5
- Irailak 29
- Abenduak 1
Irteera bereziak
- Martxoaren 29tik apirilaren 2ra: Montseny – Garrotxa (Girona).
- Ekainak 10: Elkartasun irteera.
- Ekainaren 30tik uztailaren 1era: Irteera berezia
- Abenduak 16: Lagunarteko bazkaria