Karlos Saldise bizi zen etxearen atarian ikurrina eta lore sorta jarri dituzte. Igandean omenaldia egin zion ezker abertzaleak.
Saldise bizi zen etxearen ataria, gaur.
Gaur bete dira 38 urte Karlos Saldise Korta hil zutela, bere etxearen alboan, Lezoko Aralar kalean. Hura bizi zen sotoan ikurrina eta lore sorta jarri dituzte gaur. Hain zuzen ere, Errenterian lan egiten zuen altzari dendatik atera, eta etxera iristear zela hil zuten talde paramilitar ultraeskuindarrek (bi taldek hari zuten heriotzaren ardura beregain).
Igandean,
Saldiseri omenaldia egin zioten, haren izena duen plazan, ezker abertzaleak deituta.