Haatik Dantza Konpainiak 'Hormek diote On Stage' ikuskizuna taularatuko du Donostian.
Judas Arrietasen skate taulak ikus daitezke ikuskizunean.
Donostia 2016aren bueltan jaio zen agertokira igo duten ikuskizuna. Haatik Dantza Konpainiak Hormek Diote proiektuaren barruan sortutako
bost pieza laburrak aitzakia hartuta antzokirako ikuskizun bat sortu du.
Hormek Diote On stage izena du, eta otsailaren 2an taularatuko dute, hirugarrenez, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ikuskizuna 20:00etan izango da eta
sarrerak Internetez eros daitezke. Anfiteatrorako sarrerek 8 euro balio dute; 20 euro gainontzekoek.
Migrazioa, generoa, parekidetasuna, gizartearen automatismoa… elkarbizitzako zailtasunez dihardu ikuskizunak. Horretarako aurrez hainbat artistek sortutako horma irudiak baliatzen dituzte. Tartean da
Judas Arrietasek Trintxerpeko Ziriza etxerako sortutakoa.
Aiert Beobidek zuzentzen du konpainia, eta koreografia sortzeko Iker Arrue (AiDoProject) eta Vitali Safronkinerekin aritu da elkarlanean. Olatz Beobide izan da zuzendari artistikoa, eta ikuskizunaren musika Pascal Gainerena da. Dantzan, Airte Beobiderekin batera, Ibai Jimenez, Aimar Odriozola, Jon Arsuaga, Irati Sorondo, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Itziar Doyhartzabal, Iñigo Etxeberria eta Nagore Zabala ariko dira.