San Pedroko jai batzordea gaur bilduko da
Kaldereroak eta inauteriak prestatzeko bilera da gaurkoa
Inauteriak heldu dira eta San Pedroko jai batzordea lanean hasia da. Otsailaren 2an ospatuko dituzte Kaldereroak San Pedron, eta otsailaren 10ean inauteriak.
Bi jaiak prestatzeko bilera bat antolatu dute gaurko. 19:00etan elkartuko dira alkateordetzan eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
