[Bideoa] Ofizioen musikala egingo du Oarsoirria proiektuak
Ofizioetan oinarrituta mozorrotuko dira, baina gainera, musikala antolatu dute otsailaren 10ean inauteri larunbatean, eta horretan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Errenteria-Oreretako bizilagunek ofizioak aukeratu dituzte aurtengo inauterietarako, eta proposamenarekin bat egin du Oarsoirriak proiektuak. Ofizioetan oinarrituta mozorrotuko dira, baina gainera, musikala antolatu dute otsailaren 10ean inauteri larunbatean, eta horretan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Musikak lagundutako ibilbidea egingo dute herri erdialdeko kaleetan barrena, 12:00etan Merkatuzar pareko parketik abiatuta, eta bidean zehar, geldialdiak egingo dituzte, taldeka koreografiak dantzatzeko. Dantza kolektibo bat ere egingo dute. Zumardian izango da hori. Aurreti ordea, prestatu egin behar dute, eta horri begira entseguak antolatu dituzte hilaren 28an, igandea, eta otsailaren 3an, larunbata, 17:00etan hasita Merkatuzarren. Bideoa ere grabatu dute, etxean entseatu nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten. Honakoa izango da familien kalejiraren ibilbidea: Merkatuzar pareko plaza, Foru Plaza (geldialdia), Biteri (Geldialdia), Xabier Olaskoaga plaza (geldialdia), Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalena kalea, Herriko plaza (geldialdia), Zumardia (geldialdia). Zumardian bertan, dantza kolektiboa egingo dute 13:00etan. Informazio gehiago nahi dutenek mezua bidal dezakete Oarsoirriak proiektuaren