Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Idoia Beratarbide: "Sortzen duzun bitartean gozatzea da garrantzitsuena"

Zizurkilgo liburutegian bere lanak erakusten ari dela eta, Tolosaldeko Atariak artista oiartzuarra elkarrizketatu du

oarsoaldea
Oiartzun
2018/01/18
idoia beratarbide

Idoia Beratarbide.

Zizurkilgo liburutegian bere lanak erakusten ari dela eta, Tolosaldeko Atariak Idoia Beratarbide artista oiartzuarra elkarrizketatu du. Erakusketaren argazkiak ere ikus daitezke, estekan sakatuta. Ilustratzaile bezala aurkezten duzu zure burua. Ilustratzailea, batzuetan. Nahikoa saltseroa naiz, eta orokorragoa, esango nuke sortzailea naizela. Ilustrazioaz gainera, gauza gehiago egiten ditut: antzerkia, antzerkirako arropak, sorkuntzako klaseak ematen ditut eta ilustrazioak, noizbehinka egiten ditut. Nire lan indibiduala, ez dut ilustrazioaren eremuan bakarrik ikusten, piktorikora ere jotzen dut. Askotan ilustratzaileek esan izan didate oso margolaria naizela eta margolariek oso ilustratzaile naizela. Zein formazio duzu zuk arte munduan? EHUn Arte Ederrak ikasketak egin nituen eta handik atera nintzenetik sortzen dihardut. Lehenengo urteetan erakusketa dezente egiten nituen, eta hori izan daiteke, ni neroni fakultatetik atera nintzenean nuen jarreragatik eta gizartean ere bazegoelako horretarako aukera. Zirkuitu ezberdinak zeuden, kultur etxeetan, tabernetan… eta horietan erakustea ez zen hain zaila. Azken urteetan aldatu egin da giroa eta ez da hain erraza erakusketak egitea; bestalde, nik neuk ere ez dut erakusteko hainbesteko beharrik. Nondik abiatzen zara zure sormen lanak egiteko? Abiapuntua zerrori zara, zeure barruarekin bat egiten duzunean. Momentu bat iritsi da, non margolanak egin eta egin etxean ere tokirik gabe geratzen zaren. Nire ibilbidean bilakaera bat egon da eta bitxia da baina fakultatean egiten nuen horretara bueltatu naiz. Urteak eman ditut frogatzen akrilikoarekin, olioarekin… eta azken urteetan, erosoen paperean sentitzen naiz, atzera, marrazkia eta collagea uztartuz. Azken aldian lantzen ari zaren horren erakusgarri da ‘Barruko denbora’? Bai, alde batetik, erakusketa honetarako prestatu ditudan lantxoak daude, marrazkia eta collagearekin egindakoak. Erakusketa kolektibo baterako koadro bat eta eskultura batzuk ere ekarri ditut eta horren aurretik egin nuen beste erakusketa baterako bereziki eskatu zizkidatenak ere bai. Bukatzeko, duela zazpi urte prestatu nuen erakusketa handi batetik beste pare bat koadro ekarri ditut. Zenbat denboran egin dituzu erakusketa honetarako propio sortutako lanak? Ez da erraza esplikatzen. Egiterako momentuan azkar egin ditut, baina aspalditik nerabiltzan buruan hemen jasotako ideiak. Collageak direnez urteetan gordetako materialaz baliatu naiz. Kaxatxo batean material asko jasotzen dut eta lan hori aurreratuta edukitzen dut. Hortaz, konposizioak egiten ez dut hainbeste denbora ematen. Zazpi lan txiki hauek hilabete batean egin ditut adibidez. Zer da arte lan hauek transmititu nahi duzuna? Aurreko erakusketari, Denboraren itzala deitu nion. Hortik tiraka etorri zitzaidan izenburua eta islatzen du nire momentua. Inflexio une batean nago, non egin ditudan gauzak niregana ekarri nahi ditudan berriro, gerturatu. Zein gai lantzen dituzu? Denboraren gaia, lotzen gaituzten hariak agertzen dira… gai asko dira eta seguruena gai horietako bakoitzetik tiraka beste hainbat sortu daitezkeela. Disfrutatzeko eta sortzeko gogoa dudan une batean aurkitzen naiz. Urte guzti hauetan, besteei sortzen erakusten aritu naiz eta plazeragatik bakarrik, burua gehiegi jan gabe, gai jakin bat eduki gabe, nire burua eramaten utzi eta sortzera dedikatu nahi dut. Auto-erretratuaren eremuan egiten dut lan azken aldia eta nire irudiak, edo nire irudiak izan daitezkeenak agertzen dira erakusketa honetan. Zer erakutsiko duzu hilaren 26an eskainiko duzun artista tailerrean? Niretzako garrantzitsuena sortzen duzun bitartean gozatzea da. Helburua hori da eta ez tailerretik ateratzea zerbait itxiarekin eta bukatuarekin. Erakusketarekin lotuz, erretratuak jorratzea da nire asmoa. Ez pentsatu betiko erretratu tipikoan, norberaren iruditik abiatuta, noraino iritsi gaitezkeen esploratzeko asmoa dut gerturatzen den jendearekin. Nola gonbidatuko zenuke jendea erakusketara? Beti da interesgarria edozeinen lana ikustea. Uste dut geroz eta gutxiago ohitzen dugula gure burua horrelako gauzetara. Gauza bat da artistak sortzen duena eta hor uzten duena, baina gero ikuslea dago, eta batez ere, ikusleak aurrean duen horrekin sortzen duen elkarrizketa. Interesgarria da lan baten aurrean jarri eta kontatzen dizun hori aditzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.