Astelehenetik aurrera itxi egingo dute trafikora, Oarso kalearekin bat egiten duen tokian.
Luzuriagako aparkalekurako sarrera Hamarretxeta kalean atonduko dute.
Añarbeko Urak hodi bat jartzeko obrak egin behar ditu Pasai Antxoko Gelasio Aranburu kalean, 8 eta 10 zenbaki arteko eremuan, eta hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera (hilak 22) kalea itxi egingo dute, Oarso kalera sartzeko zubitik Luzuriagako aparkalekuaren sarreraraino.
Obrak 30 eguneko iraupena izango du, eta zonaldea trafikorako itxita egongo denez, behin-behineko pasabideak atonduko ditu udalak, Luzuriagako aparkalekura sartu eta irteteko. Hamarretxeta kalean kokatuko dute Luzuriagako sarrera-irteera, eta Kupeldegi kalearen norabidea aldatuko dute.
Honenbestez orain arte Luzuriagako aparkalekura Oarsoko zubitik sartzen ziren ibilgailuak, astelehenetik aurrera Oarso kalearen bukaera arte joan beharko dute, Eskalantegitik pasa, eta Hamarretxeta kaletik sartzeko Luzuriagara.
Horrez gain, Kupeldegi kalean dauden zabor-edukiontziak Hamarretxeta kalean jarriko dituztela ohartarazi du udalak, 32. zenbakiaren parean.