Aurre matrikulazio kanpainari begira ate irekien jardunaldia egingo dute datorren astean Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoetan.
Aurre matrikulazio kanpainari begira ate irekien jardunaldia egingo dute datorren astean Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoetan. Horrela,
Koldo Mitxelena ikastetxeak hilaren 22, 23 eta 25ean Markola eta Olibet eraikinak zabalduko ditu bertaratu nahi duten eta ikastetxea hurbiletik ezagutu nahi duten gurasoentzat 16:45ean. Hilaren 26an berriz, Biteri eraikinean egingo du 16:45ean ate irekien jardunaldia.
Cristobal Gamon ikastetxeak, hilaren 23, 24 eta 25ean izango ditu ateak zabalik, bertaratu nahi duten gurasoentzat, 16:30etik 17:30era.
Bizarain ikastolak, azkenik, hilaren 22an eta 25ean egingo du ate irekien jardunaldiak, 17:00etatik aurrera. Bizarain Txiki egoitzaren liburutegian elkartu, eta ondoren, bisita egingo dute.
Aurre matrikulazioa, hilaren 29tik otsailaren 9ra izango da zabalik.