Gabonetako gaueko krosean bildutako dirua eman dio Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeak.
Ogi Berri Azkueneko taldeko lagunak, eta Bekoz Beko elkartekoak, eskerrak emateko argazkian.
Atzo jaso zuen Bekoz Beko elkarteak Gabonetako Gaueko VIII. Krosean beren elkartearen alde bildutako dirua.
Gabonetako krosak urtero izaten du elkartasun helburu bat eta iazkoan indarkeria matxistaren kontrako borrokan lan egiten duen elkartearen alde bildu dute dirua. Dortsal bakoitzeko euro bana izan da Bekoz Bekorentzat, eta horrez gain, lasterketa bukatuta frontoian jarri zuten tabernan bildutakoa.
Pozik da Bekoz Beko, eta esker ona adierazi die, krosaren antolatzaileei, korrikalariei eta lagundu zuten boluntario eta herritarrei.