Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bonbolon bat eta bonbolon bi...

Oiartzungo Elizalde ikastetxeko guraso elkarteak sehaska kanten tailer bat antolatu berri du, transmisioari heldu, eta kanten bidez guraso eta haurren arteko lotura emozionala sendotu asmoz.

olatz mitxelena
Oiartzun
2018/01/19
Sehaska kanten tailerra

Sehaska kanten tailerra, Elizalden, guraso elkarteak antolatuta.

Sehaska kanten gaineko tailerra egin zuten iragan larunbatean Oiartzungo Elizalde ikastetxean, guraso elkarteak antolatuta. Kulunkan egitasmoko kide Arantxa Ansak eta Alaitz Guridik gidatu zuten tailerra, guraso elkarteko ordezkariek kontatu dutenez, «okasiorako ederki apaindutako gelan, txokolate beroaz eta kanturako gogoz» lagunduta. Familia giroan eta «arratsalde pasa zoragarria» igarotzeko osagai guztiekin, ikastetxean bildutako haur eta helduek, guztiak dibertitu ziren eta gozatu zuten. Alaitz Guridik jakinarazi duenez, orain baino lehen tailer bera Oiartzunen eskaini dute, Abaraxka ludotekaren eta Herri Musikaren Txokoaren eskariz hain zuzen ere. Donostiako hainbat tokitan ere eskaini dute, Guridik gogoratu duenez, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren testuinguruan jaio zelako Kulunkan egitasmoa. «Fitxa batzuk argitaratu genituen ilustrazio oso-oso polit batzuekin, eta ilustrazio horien atzealdean abestien letrak eta partiturak», jakinarazi du. Material hori guztia, abestien audioak barne, kulunkan.eu webgunean zintzilikatu eta bertan eskuragarri dauden edonorentzat. Baina Kulunkan egitasmoaren helburua anbizio handiagokoa zen. Ez zuen argitalpen huts bat izan nahi, eta horregatik Guridik eta Ansak tailerra eskaintzen jarraitu dute: «Familiak sentsibilizatu nahi ditugu, eta ikustarazi zein garrantzitsua den umeei abestea». Zentzu horretan «sehaska kantak zein altzoan jolastekoak etxekoen ahotik» jasotzeak duen garrantzia nabarmendu du gaian adituak, transmisio zuzen horrek «lotura emozionala indartu egiten duelako». Ahots polita izatea, gainera, ez da ezinbesteko baldintza: «Nahiz eta guri ahotsa ez iruditu izugarri  polita, umeak ahots hori lasaitzen du beste edozeinek baino gehiago». Transmisioari eutsi Kantatzeko ohiturari eustea izan da Kulunkan egitasmoaren beste xede bat. «Iruditzen zitzaigun galtzen ari zela kantatzeko ohitura», eta sehaska kantak «kultur ondare» direla ulertuta ekin zioten lanari. Dena, hala ere, ez omen dago galduta. «Jende helduak gogoratzen ditu; oso barruan gordetzen ditugun kantak dira», dio Guridik, ikastaroetan baieztatutakoa oinarri. Askotariko kantak jorratu ohi dituzte tailerrean, ezagunak batzuk, baina baita ezezagunagoak diren beste hainbat ere, hain zuzen ere, horiek gehiago zabaldu asmoz: Kunkun lo lo, Arre arre mandako, Bonbolon bat eta bonbolon bi… Lehenbizi eredua eman eta ondoren elkarrekin kantatzera animatzen dituzte haurrak eta gurasoak. Sehaska kantei, azkenik, beste balio bat aitortu die Guridik: «Hizkuntzarekin asko jolasten da, eta bustidura asko erabiltzen direnez, horiei eusteko tresna oso egokia dira». Herritik herrirako Tailer honekin gertatu antzera asko dira Elizaldeko guraso elkarteak herri osoari zabalik antolatzen dituen jarduerak, «eskola herrian txertatzea», eta beren seme-alaben heziketa «lau hormaren barruan soilik ez garatzea», garrantzizko eginkizuntzat dituztelako. Bertso bazkaria, San Nikolas Eguna, Neguko Feria, Santa Ageda, Ihoteak… Horiek denak gutxi ez balira, udaberrian sexu heziketaren gaineko beste tailer bat antolatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.