Bilera Merkatuzarren izango da hilaren 25ean, osteguna, 19:00etan.
Madalenak prestatzen hasiko dira.
Jai herrikoi eta parte hartzaileak sustatzeko apustuarekin leial mantentzen da udala, eta horri begira, oraindik urruti badira ere aurtengo Madalen Jaiak prestatzeko lehen bilera deitu dute. Bertara jaiei ekarpena egin nahi dieten eragile, talde eta norbanakoak deitu ditu. Bertan bildutakoek Jai Batzordea osatuko dute.
Bilera Merkatuzarren izango da hilaren 25ean, osteguna, 19:00etan.