Renfek Errenteria-Lezoko geltoki parean duen biltegia erortzen hasi da. Adif-ena da eraikina eta udaltzaingoak eten egin du trafikoa,
Adifena da erortzen hasi den lokala, Askatasunaren kalean.
Renfek Errenteria-Lezoko geltoki parean duen biltegia erortzen hasi da. Adif-ena da eraikina eta udaltzaingoak eten egin du trafikoa, segurtasuna bermatzeko, Askatasunaren Martiriak kalean. Trafikoa Nafarroa etorbidetik bideratzen ari dira. Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez, almazena bezala ezagutzen den eraikinaren aurreko aldea eta atzekoa erortzen hasi da eta eremu hori hesitu dute kalte pertsonalak saihesteko.
Eraikina bota edo ez, Adif-ek erabaki behar du. Eraistea hautatzen badute, noiz egin behar duten ere erabaki beharko dute. Hori bai, datorren astera arte ez dute ondoriorik aterako.
Trafikoa moztuta
Udaltzaingoak kalea moztea erabaki du, datorren astelehenera arte gutxienez.
Eteteak irauten duen bitartean, Olibet auzorako sarrera eta irteerak Papresa ondoko zubitik egingo dira. Horretarako eta trafikoa bideratzeko oinezkoen gunean dauden Zubiaurre eta Zamalbide kaleak prestatu dituzte irteerako norabidean. Sarrera berriz Askatasunaren Martirien kaletik egin beharko da