Gaztelania eta alfabetatzerako prestakuntza eskaintzen dute Trintxerpen.
Trintxerpeko Helduen Hezkuntza Ikastetxean aurrematrikulazio epea laster zabalduko dutela iragarri du Pasaiako Udalak. Zehazki, hilaren 29an, 30ean, eta 31n eta otsailaren 1ean izango da zabalik matrikula.
Zehaztu dutenez, Trintxerpen, alfabetatze taldeak daude martxan goizez eta arratsaldez, eta horiez gain, gaztelaniazko klaseak. Bestalde, hala behar izatekotan, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dutela iragarri dute.
Interesdunek ikastetxean bertan eman behar dute izena, Trintxerpeko Espinosa de los Monteros plazan, aipatu egunetan, 17:00etatik 19:00etara. Matrikulatu nahi duenak NAN, pasaportea edota AIZ txartela beharrezko izango du.