Lezoko kirol talde nagusienek euren borroketan tinko jarraitzeko beharrezkoak zituzten garaipenak lortu dituzte asteburuan.
![jaixkiaft](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2018/01/jaixkiaft.jpg)
Jaixki areto futbol taldeak garaipen argia lortu zuen etxean.
Ez da txarra izan asteburua Lezoko kirol taldeentzat. Gauza potoloen bila dabiltzan taldeek garaipenak lortu dituzte. Adibidez: Allerruren gizonen talde nagusiak lidergoaren bila darrai Hernaniren etxean 0-3 irabazita; Munttarperen gizonen taldeak sendo jarraitzen du bakarkako lidergoaren eta igoeraren borrokan, etxean Bergara txiki-txiki utzita; eta areto futboleko bi taldeek irabazi egin zuten, bakoitzak bere helburuetan indarra jarriz: Jaixkik mailari eustea, Gaintxu igotzeko borrokan bete-bete sartzea.
Edonola ere, kirol talde nagusiek horiek baino partida gehiago jokatu dituzte. Hemen zerrenda, emaitzekin:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
Emakumeen Erregionala, Kopa
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
- Lengokoak B-Allerru A 3.3
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa
- Allerru B-Dunboa Eguzki 2-4
ESKUBALOIA
Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ataun Troskaeta-Gaintxu AFT 3-7
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila