Orain arte bezala, kalitatezko zinema aukeratu du Ozzinemak. 'Una mujer fantastica' filma emango du hirugarren denboraldia hasteko.
Una mujer fantastica filma emango du Ozzinemak.
Urte berriarekin hasi ditu emanaldiak berriz ere Ozzinemak. Hilaren 30ean eskainiko du lehen emanaldia, eta horretarako, orain arte bezala, kalitatezko zinema aukeratu du.
Una mujer fantastica filma emango du hirugarren denboraldia hasteko, “denboraldiko film onenetako batekin”. Abeslari izan nahi duen zerbitzari gaztea da Marina, eta bera baino hogei urte zaharragoa da Orlando. Etorkizuna elkarrekin antolatzen ari dira. Festa ondorengo gau batean larrialdietara eraman du Marinak, baina Orlando ospitalera iristean hil eginda. Hilketa susmoari aurre egin behar dio. Transexuala da Marina eta hori aberrazioa Orlandoren familiarentzat. Borrokatu egin beharko du dena izateko, emakume indartsua, sutsua, zoragarria.
Txilek, Oscar sarietarako hautatua, Berlinale jaialdian gidoi onenari zilarrezko hartza jaso zuen, eta Donostia eta Torontoko jaialdietan izan da. Urrezko Globoetan atzerriko film onenaren saria jasotzeko izendatua izan da, baita Goya sarietan ere, eta Fenix sarietan pelikula, zuzendari eta aktore onenaren sariak jaso ditu.
Latinoamerikako egungo zinemaren pelikularik garrantzitsuenetako bat da. Film emanaldian Gehitu Euskal Herriko LGTB elkartearen partaideak izango dira.
Aukera paregabea zinearekin gozatzeko Ozzinemaren eskutik. Hitzordua, hilaren 30ean (asteartea) 19:30ean Niessen Zinematan. Sarrera, 4 euro.
https://www.youtube.com/watch?v=TNenK34ZJmg