Hitzaldia antolatu du, bestalde, Orereta ikastolak otsailaren 1ean Niessen kulturgunean 18:00etan, Aitor Axpe arkitekto eta irakaslearekin.
Orereta Ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du Linoko egoitzan. Argazkia: Orereta Ikastola
Hilaren 29tik otsailaren 9ra bitartean izango da zabalik aurre matrikulazio kanpaina, eta horren harira, Orereta Ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du bihar eta etzi (asteazkena eta osteguna).
Bizitzen ikasi, ikasi bizitzen da Orereta Ikastolak matrikulazio epeari begira abiatu duen kanpainaren leloa. Bihar eta etzi Linoko egoitzaren ateak zabalduko ditu Orereta Ikastolak 18:00etan.
Haurrak Orereta Ikastolan matrikulatu nahi dituzten gurasoek Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) duen egoitzara jo beharko dute 09:30etik 12:30era eta 15:30etik 17:30era. Informazioa eskatzeko berriz, 943 51 33 46 eta 943 52 03 97 telefono zenbakietara deitu, edo
posta elektronikora mezua bidal dezakete.
Aitor Axperen hitzaldia
Hitzaldia antolatu du, bestalde, Orereta ikastolak otsailaren 1ean Niessen kulturgunean 18:00etan. Aitor Axpe arkitekto eta irakasleak emango du hitzaldia, eta hezkuntza eta arkitekturaz arituko da
Hezkuntza eta arkitektura. Espazioa hezkuntzaren zerbitzura leloa duen hitzaldian. Espazio eta metodologia berriak, senetan oinarritutako heziketa, hezkuntza espazioetan, eta metodologia aktiboek eragindako eraldaketaz arituko da Axpe, besteak beste.