Gaur aurkeztu dute matrikulazio kanpaina 'Etxean bezala' lelopean.
Anunciata ikastetxeko ordezkariak, gaurko aurkezpenean.
Anunciata ikastetxeak
Etxean bezala leloarekin jarri du martxan datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina. Gaur aurkeztu dute, ikastetxean bertan, ikastetxeko zuzendari Kontxi Barrenetxeak, HH eta LH-ko ikasketa buru Munia Larburuk eta Guraso elkarteko kide Gorka Etxenikek.
Etxean bezala leloa, bi ideia nagusi komunikatzeko aukeratu dutela adierazi dute: “Batetik, Anunciatak HH-ko haurrei eskaintzen dizkien goxotasuna eta konfiantzazko tratua iragartzeko, eta bestetik, ikastetxean ikasle bakoitzak jasotzen duen heziketa pertsonalizatua nabarmentzeko”. Irakasle eta gurasoen arteko “komunikazio zuzen eta gardena” ere goraipatu dute aurkezpenean.
Anunciata ikastetxeak 77 urteko esperientzia du hezkuntza esparruan, eta nabarmendu dutenez, gaur egun, beren ikasleen gehiengoak D ereduan egiten ditu ikasketak. Aurrera begira, “kalitatezko hezkuntza bermatuz etorkizuneko erronka berriei heltzeko gogo bizia dutela” esan dute.
Hilaren 25ean, osteguna, bilera informatiboa egingo dute, 18:00etan ikastetxean bertan eta larunbatean, hilak 27, ate irekien jardunaldia izango da, 11:00etatik aurrera. Matrikulazio epea, azkenik, urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra bitartean izango da zabalik.