Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskola publikoaren kalitatea, aberastasuna eta elkarbizitza eredua, bertan matrikulatzeko akuilu

Eskola publikoaren eskaintzaren berri eman dute gaur Errenterian, matrikulazio epea zabalik dutenean. Iaz plaza guztiak agortu egin ziren.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2018/01/24
eskaintza.publikoa

Etxebeste (Koldo Mitxelena), Ugalde (Bizarain), Osoro (Gamon) eta Lopez de Etxezarreta zinegotzia, gaurko aurkezpenean.

Gaur aurkeztu dute Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoetako zuzendariek euren matrikulaziorako kanpaina 2018-2019 ikasturterako. Euren eskaintza aberatsa, anitza, kalitatezkoa eta elkarbizitzara bideratua dagoela azaldu dute. Eta arrakastatsua dela. Hori esateko datu bat baliatu dute Amaia Etxebeste (Koldo Mitxelena), Belen Ugalde (Bizarain) eta Andoni Osoro (Cristobal Gamon) zuzendariek: iaz eskainitako plaza guzti-guztiak agortu egin ziren, “horrek esan nahi du bide onetik goazela”. Bete bakarrik ez, jendea kanpoan gelditu zen ere. Garazi Lopez de Etxezarreta Hezkuntza zinegotzia izan dute alboan herriko hezkuntza zentro publikoetako kideek. “Oso garrantzitsua da guretzat herrian jaiotzen diren haurrek herrian ikasketak egitea. Ahal den heinean sustatzen dugu hori udaletik. Eskaintza anitza dugu, eta komunitate horrek herri bezala bide bat egitea garrantzitsua da guretzat”. Zinegotziak azaldu du 2015-2016 urteetan (haiei dago bideratua matrikulazio kanpaina) 677 haur jaio zirela herrian, eta haiei informazioa bidali die udalak eskaintza publikoaren berri emateko. Orotara, ikasle berrientzat 162 plaza ditu eskaintzeko herriak, 54na zentro bakoitzeko. Hartara, matrikulazioak euskarazko ereduan egin daitezela animatu ditu gurasoak Lopez de Etxezarretak Amaia Etxebeste Koldo Mitxelenako zuzendariak eskola publikora animatu ditu herritarrak, “eskaintza anitza, kalitatezkoa eta euskalduna dugulako. Zerbitzu onak eskaintzen ditugu”. Balio horiekin ados agertu dira Bizaraingo Ugalde eta Gamongo Osoro. Eta kalitatearen arloan sakondu nahi izan du Bizaraingo ordezkariak: “Herriarentzat inportantea da kalitatezko eskola publikoa izatea. Halakoa da Errenteriakoa. Baliabide asko dauzkagu, eta jendea hurbiltzen ari zaigu. Animatu aurten ere gurera etortzea, ate irekien jardunaldietan zer eskaintzen dugun ikustera”. Osorok, bere aldetik, nabarmendu du eskola publikoa dela gizartearen aniztasunaren erakusle nagusia, “gure seme-alaben benetako gizarteratzerako aukerarik onena da, beraz, eskola publikoa. Gizartean dauden estratu sozial guztiek gurean dute tokia. Itunpeko eskolek ez dute ezaugarri hori, eta horrek aberastasuna ematen digu guri”. Errenteria-Oreretan Batxilergora arteko ikasketak egin daitezke bertako ikastetxe publikoetan. Ate irekiak Ikastetxeek ateak zabalik dituzte egunotan, nahi duenak haien eskaintzaren berri izan dezan zuzenean. Denak bisitatzeko aukera ez dezatela galdu esan diete familietako kideei. Honakoak dira, zehatz, Bizarain, Gamon eta Koldo Mitxelenako baliabideak ezagutzeko egun eta orduak:
  • Bizarain: aurretik egin dituzte ate irekien hainbat jardunaldi ikastetxeko eraikinetan. Egiteke bat gelditzen da: bihar (osteguna), 17:00etan, Bizarain Txiki eraikina bisitatzeko aukera izango da. Informazio osagarria webgunean dute.
  • Cristobal Gamon: gaur eta bihar (asteazkena eta osteguna) izango ditu bisitarientzat ateak zabalik, 16:30etik aurrera. Informazio osagarria webgunean dute.
  • Koldo Mitxelena: Markola eta Olibet eraikinak bihar (osteguna) bisita daitezke, 16:45ean hasita. Biteri eraikina ezagutzeko eguna, berriz, ostirala da, 16:45ean ere. Informazio osagarria webgunean dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.