Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Topoa lurperatzearen aldeko dinamika abiatu du EH Bilduk

Baliabideak badirela eta proiektua Gipuzkoarentzat lehentasunezkoa dela defendatu du koalizio abertzaleak.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/01/25
EH Bildu, topoa

EH Bilduko Jon Albizu, Larraitz Ugarte eta Migel Mari Torrea, gaurko agerraldian.

«Baliabideak egon badaude. Lehentasun kontua da». Hala adierazi dute gaur goizean  EH Bildu koalizioko ordezkariek Pasaian topoaren trenbidea lurperatzearen alde egin duten agerraldian. Pasai Antxoko Alkartetxean, Altza eta Galtzaraborda arteko  proiektua abiatu dadin eskatzeko martxan jarriko duten dinamika aurkeztu dute, eta han izan dira Pasaiako Udaleko zinegotzi Migel Mari Torrea, Larraitz Ugarte legebiltzarkidea, eta Jon Albizu batzarkidea. Torreak iragarri duenez, proiektuaren gaineko informazioa biltzen duen diptikoa banatuko dute Pasaian etxez etxe datozen egunotan, eta horrez gain, erakunde guztietan Pasaian topoa lurperatzeko proiektua martxan jarri dadin ekimenak bultzatuko dituztela jakinarazi du. 70 milioiko aurrekontua Jon Albizu batzarkideak gogoratu duenez, EuskoTrenen planaren arabera, Altzako geltokia bukatuta ekin behar zioten Pasaia eta Galtzaraborda arteko zatia berritzeari, zehazki 2016. urtean. Proiektu hark 70 milioi euroko aurrekontua zuela gogorarazi du, bide batez, Albizuk. Tartean, baina, Donostiako pasantearen proiektua sortu eta EAJk eta PSE-EEk hura lehenestea adostu zutela salatu du batzarkideak, Donostiako proiektuak 200 milioi euroko aurrekontua duela ohartaraziz. «Baliabideak badaude borondate politikoa dagoenean», defendatu du batzarkideak, eta EH Bildurentzat lehentasunezko proiektu Pasaiakoa dela defendatu du. «Easotik Kontxara arteko bidea oinez zazpi minutuan» egin daitekeen bitartean, Pasai Antxon «etxea trenbidetik 50 cm-ra» duenik badela gaineratu du Jon Albizuk. Bizi-kalitatea aldarri Norabide bidetik mintzatu da Larraitz Ugarte legebiltzarkidea. Esan duenez, «ez da murrizketak egiteko garaia» eta «Pasaiaren biziberritzeaz hain beste hitz egin ordez, pasaitarren bizi-kalitatearen alde» egiteko unea dela defendatu du. Pasaiako udalerriak “guztiena den portua urteetan pairatu” behar izan duela eta “herri atseginago bat” eraikitzea bidezkoena dela gaineratu du legebiltzarkideak. Bide beretik, Antxoko trenbidea herriarentzat «zauri bat» suposatzen duela eta horri irtenbidea ematea beharrezkoa dela defendatu du. Pasaia eta Galtzaraborda arteko trenbidea berritzea, «zauri  arkitektoniko» horri irtenbidea emateko ez ezik, garraioarentzat ere onuragarria izango dela ohartarazi du Ugartek, trenbidea berrituta trenen maiztasuna bikoiztuko litzakeelako. «Abantailak dira guztiak Gipuzkoar askorentzat. Obra hau gehiago atzeratzeko arrazoi bakar bat ere ez dago», defendatu du. Azkenik, Donostiako pasantearen proiektua ez dela lehentasunezkoa defendatu du legebiltzarkideak: «Lehentasuna ez dago Donostian. Donostiar askok ez dute azpiegitura hori nahi», eta «Euskal Herriak behar dituen azpiegiturak» ez direla «ez metroa ez eta AHT» defendatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.