Gunea toki aproposago batetara lekualdatuko dutela zehaztu dute.
Andreoneko konposta gunea, Lezon.
Lezoko Udalak Lazon kaleko konposta gunea ez dutela kenduko adierazi, du, a
tzo HITZAk zabaldutako informazio gezurtatuz. Udaleko iturriek zehaztu dutenez, “egokiagoa den eremu berri batean” kokatuko dute gunea, baina mantenduko dutela ziurtatu dute.
Horrez gain,
Andreoneko gunean egin bezala, Arretxenen ere konpostagailu handiak jartzeko asmoa dutela iragarri dute eta gaineratu dute “herritarren behar eta eskariei erantzunaz, udalak birziklapenaren eta auzo-konpostaren alde lanean jarraitzekoa asmoa duela”.