Arraunak gora Jose Mari Sistiaga 'Porrito' zenaren omenez
Bateletan, zortzi kategorietatik lau sanjuandarrentzat
Bi batel estropada lehiatu dira asteburuan Pasaian, eta bietan sendo agertu da Koxtape. Bi jardunaldietan irabazi dute kategoria nagusietan, eta baita kadete mutil eta gazte mailako nesken kategorian. Haurren kategorian tolosarrak izan dira nagusi neska zein mutiletan, eta kadete nesketan Oriok irabazi du bi jardunaldietan. Mutil gazteetan Getariak irabazi du estropada larunbata eta igandean. Jose Mari Sistiagaren omenez Koxtapek antolatu ditu bi estropadak, Gipuzkoako Batel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak, hurrenez hurren. Asteburuko zita pasa den astean zendutako Jose Mari Sistiaga ‘Porrito’ omentzeko baliatu zuen klubak. Donibaneko arraun elkartearen sortzaileetako bat eta lehen presidentea izan zen Sistiaga, 1965. urtean. Illunbe Trintxerpe Arraun Elkarteko arraunlari eta kolaboratzailea izan zen baita ere Sistiaga.