Ikastaroa doakoa da, eta otsailaren 14an egingo dute Dantzagunean (Pelotari kalea, z/g) 18:30etik 20:00etara.
Sharon Fridman koreografoak emango du tailerra. Argazkia: CHEDLYZ
Erritu ikuskizun berria lantzen ari dira Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografoa. Horren harira, Kukai Dantzak dantza tailerra antolatu du herritarrei (zaleei, ez profesionalei) begira Fridmanekin. Helburua, Fridmanen lengoia artistikoa ezagutu eta lan berrira hurbiltzea dute. Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak antolatu dute tailerra, Dantzagunearen laguntzarekin, eta parte hartu nahi dutenek mezua bidali behar dute
posta elektronikoz. Ikastaroa doakoa da, eta otsailaren 14an egingo dute Dantzagunean (Pelotari kalea, z/g) 18:30etik 20:00etara.