Pasaiak Ahal Du-k pentsioen etorkizuna bermatzeko eskatuz mozioa aurkeztu du.
Hileroko ohiko plenora deitu dute biharko, 19:00etatik aurrera, Arizabalon.
Gai zerrendan ageri direnen artean, nabarmentzekoa, Pasaiak Ahal Du-k bultzatutako mozioa. Etorkizuna bermatzeko helburuz hainbat neurri har daitezela eskatuko du taldeak.
Ogasunaren atalean, horrez gain, hainbat kreditu aldaketaren berri emango du Udal Gobernu Taldeak.
EH Bilduren zinegotzi Oihane Oronozek bere kargu uztearen berri emango du bihar. Amaia Irulegik hartuko du bere tokia aurrerantzean.
Azkenik, ohi bezala, gobernu organoen kontrola eta alkatetzaren gestioen berri emango dute.
Gai zerrenda