Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Urki bat pikoketan Antonio Prior oroitzeko

Omenaldia egin zioten atzo Antonio Prior errepublikazaleari Pikoketan, Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak antolatuta.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/01/29
Atzo egin ziote omenaldia Antonio Prior errepublikazalea zenari Pikoketan. Argazkia: Foto Valentin

Atzo egin ziote omenaldia Antonio Prior errepublikazalea zenari Pikoketan. Argazkia: Foto Valentin

Omenaldia egin zioten atzo Antonio Prior errepublikazaleari Pikoketan, Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak antolatuta. Bertan aldatu zuten urkiak oroituko du joan den abenduaren 14an zendu zen errenteriarra. Hamarnaka lagun bildu ziren atzo Priorri egindako omenaldian, eta tartean izan ziren besteak beste, PSE-EEren alkate izandako Adrian Lopez, edo Errenteriako EH Bilduren egungo alkate Julen Mendoza. Priorren konpromiso politiko eta soziala nabarmendu zuten bildutakoek, eta bere bizitza markatu zuten gertaerak ekarri zituzten gogora: II Errepublikaren aldarrikapena, 1936ko Gerra, Sobiet Batasunean erbesteratzea, eta Errenteriara itzulera Francoren diktaduraren erdian. Bere militantzia politikoa ez dela inoiz oztopo izan beste pertsonekin harremanak eraikitzeko nabarmendu zuten, bestalde, “bere militantzia konpartitzen ez bazuten ere, garapena eta giza zein herrien eskubideen alde egiten zuen edonorekin aritzeko prest izan da beti”. 1925eko abenduaren 10ean jaioa, Primo de Riveraren diktadura betean, errepublikaren aldeko itxaropena sortzen ikusi zuen txikitatik. Azkar itzali zen esperantza hori, ordea, altxamendu faxistarekin. Beste milaka haurren modura, La Habanan ontziratu eta Sobiet Batasunera eraman zuten Prior 1937an. 20 urte eman zituen han, eta bertan ezagutu zuen Luisa. Bi haur izan zituzten. 1956an itzuli zen eta 1959an behin betiko finkatu zuen bizitokia Errenterian. PCE Espainiako alderdi komunistako militantea, 1962an Meliton Manzanasek atxilotu eta espetxeratu egin zuen Prior. Bizitza gogorra Priorrek izan duena, justizia soziala, berdintasuna eta adiskidetasunari estuki lotutakoa. Oarsoaldeko errepublikazale ugariren erreferente izan da Prior, “errepublika, askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna oinarri dituen gizarte justuago bat zen beretzat”. Berezia da, sinbolikoa, Pikoketa errepublikazaleentzat. Urki bat aldatu zuten bertan atzo, “Antonio [Prior] betiko oroitzeko”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.