Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen tailerra antolatu du udal bibliotekak Osakidetzarekin elkarlanean.
Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen tailerra antolatu du udal bibliotekak Osakidetzarekin elkarlanean. Paziente Bizia programaren barruan dago tailerra, eta helburua nork bere burua zaintzen ikastea da. Zazpi asteko iraupena izango du tailerrak, eta otsailaren 6an hasita martxoaren 20a arte egingo dute tailerra Xenpelar etxean, asteartero, bi ordu eta erdiko saioetan banatuta (10:30-13:00).
Hartzaileak, berriz, prozesu onkologikoa pasa duten (tailerra hasi baino urtebete lehenago, gutxienez) pertsonei edo zaintzaileei zuzenduta dago.
Informazio gehiago
webgunean kontsulta daiteke, eta argibide gehiago, berriz,
posta elektronikora mezua bidalita jaso daitezke.