Hiri mantenuko hainbat lan egin ditu Errenteriako Udalak hilabete honetan zehar.
Beraungo anbulatorioaren atzaldean arrapala egin dute Beraun eta Esnabide kaleen arteko irisgarritasuna bermatzeko.
Hiri mantenuko hainbat lan egin ditu Errenteriako Udalak hilabete honetan zehar. Horien artean, Beraungo anbulatorioaren atzealdean arrapala egin dute Beraun kalea eta Esnabide kalearen arteko irisgarritasuna bermatzeko. Kaputxinoak auzoan baranda bat konpondu du udalak, bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, eta Iztieta auzoaren parean, Nafarroa Etorbideko eserlekuak konpondu ditu.