Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pentsio duinen alde egin du plenoak

Pentsioen gaia aztertu zuten besteren artean atzo Errenteriako udalean egindako ohiko plenoan. Hiru alderdik aurkeztutako beste hainbeste mozioen eskutik heldu zen gaia eta zer esana eman zuen.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/01/31
Pentsioez aritu ziren atzoko plenoan.

Pentsioez aritu ziren atzoko plenoan.

Pentsioen gaia aztertu zuten besteren artean atzo Errenteriako udalean egindako ohiko plenoan. Hiru alderdik aurkeztutako beste hainbeste mozioen eskutik heldu zen gaia eta zer esana eman zuen. Hiru mozioak bi bihurtu ziren, PSE-EEk  eta EAJk banaka aurkeztutakoak batuta, transakzionala aurkeztu zutelako. Errenteria Irabaziz Hautesle Elkargoak aurkeztutakoa zen bestea, eta azken horrek egin zuen aurrera, aurkeztu zuen alderdiaren eta EH Bilduren babesarekin puntu batean aldaketa egitea onartuta. Izan ere, Eñaut Gracia EH Bilduko zinegotziak azaldu zuen bere alderdiak babestuko zuela Irabazizen mozioa, “sistema propioa sortzearen aldeko aldarria bildu duelako mozioan, eta lan erreformak aipatzen dituelako”, eta moldaketa bat planteatu zuen: pentsioei gutxieneko zorua ezartzea, hain zuzen ere, “pobrezia mugaren gainetik egotea Europako Karta Sozialak ezarritakoaren arabera”. Proposamena onartu zuen Irabazizek eta moldaketa horrekin egin zuen aurrera mozioak  aldeko 11 botoekin, EAJren abstentzioa eta PSE-EEren kontrako botoekin.
Eñaut Gracia EH Bilduko zinegotzia.

Eñaut Gracia EH Bilduko zinegotzia.

Graciak bere alderdiak PSE-EE eta EAJk aurkeztutako mozioari ezezkoa emango ziola esan zuen, eta horretarako arrazoiak ere azaldu zituen. Koherentzia eta zintzotasunaren aldeko aldarria egin zuen EH Bilduren ordezkariak, “sentsazioa dugulako praktika politikoa eta diskurtso politikoa ez datozela bat gobernatzen denean edo oposizioan daudenean”. Pentsioaz hitz egiterakoan, ez dela soilik horretaz hitz egiten nabarmendu zuen, “zein gizarte eraiki nahi dugun erakusten ari gara horren atzean, azkenean, modu batean edo bestean, zuzenean edo zeharka pertsona guztiei eragingo digun zerbaitez ari garelako. Pentsioen gaineko murrizketak egiten direnean, zein gizarte mota eraiki nahi den erakusten da, determinatzen da, ezin dugulako ahaztu pentsioak, aberastasuna birbanatzeko tresna oso garrantzitsua dela”. EAJ eta PSE-EEri zuzendu zitzaien gero Gracia eta pentsioez hitz egiten hasita ezin dela 2011era mugatu, “atzerago jo behar dugu. Toledoko hitzarmenean pentsioak izoztea onartu zuen PSOEk kontsentsurik gabe. Beraz, mozioan eskatzen dituzuenak ongi daude, baina horiek ere ezarri egin behar dira gobernuan zaudetenean”. Koherentzia faltaz gain, mozioak bestelako “gabeziak” zituela esan zuen: “Pentsioei gutxieneko zoru bat ez diezue ezarri, lan erreformen gaineko aipamenik ez duzue egin, PPk egin dituelako baina PSOEk ere, eta argi dugu, erreforma horiek lan baldintzak okertzea ekarri dutela eta horrek berekin dakarrela pentsio sistema okertzea”.
Duintasunako ordezkariak plenoan izan ziren.

Duintasunako ordezkariak plenoan izan ziren.

Pentsioak mahai gainean izanik, Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak ez zuen kale egin atzoko plenoan. Hitza hartu zuten hiru ordezkarik, eta hirurek gogor salatu zuten alderdi batzuen jarrera: “Harrituta gaude alderdiek mozioak aurkeztu dituztelako gaurko plenora pentsioez hitz egiteko, eta oso ongi iruditzen zaigu pentsioen %0,25eko igoera miserablearen aurka azaltzea, bazenuten garaia horretarako. Baina tristea da, halaber, hainbeste denbora eman izana bizi dugun egoeraz ohartzeko. Zer esanik ez alargunek bizi dutena, eskandalagarria da”. 0,25eko igoerak sortutako haserrea eta egonezina egunetik egunera nabariagoa dela esan zuten, “pobrezia areagotzea, desberdintasunak handitzea eta eros ahalmena izugarri galtzea dakar. Espoliazioa da. Alderdiak horren jakitun zarete, pentsiodunen artean egonezina areagotzen ari dela eta horregatik birkolokatzen ari zarete, PP arduradun bakar gisa aurkezteko. Baina orain arte EAJ, PP eta PSOE, hirurek babestu dituzue neurriak, elkarlanean aritu zarete pentsioen okertzean, haiek hondoratzen”. Horren erakusle dela Eusko Legebiltzarrean 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzeko Duintasunak aurkeztu zituen 71.700 sinadurei muzin egin eta gaia eztabaidatzea ere onartu ez izana gaineratu zuten, “EAJ, PP eta PSOEk uko egin diote gaia tratatu edo eztabaidatzeari”. Emakume pentsiodunen egoera, lazgarriagoa Emakumeak. Horien egoera nabarmendu zuen Duintasunak, “lazgarriena”  dela dio, eta horretarako datua ere eman zuen “gizonen pentsioak baino %34 txikiago dira emakumeenak batez beste. Halakorik ez da aipatzen mozioetan. Ezta pentsio publikoen erorketaren aurrean PP eta EAJren alternatiba pentsio pribatuekin konpentsatzea dela. Azken horiek irabazi gutxi, kudeaketa gastu handiak, eta gainera, banketxe eta pentsio funtsa pribatuek kiebra egiten badute ez dira kargu egiten. Enpresariei begirako hobari sozialez ere ez zarete mintzo. Lana hobetzeko omen dira, eta 3.500 miloi euro gutxiago dira urtean gizarte segurantzaren sarreretan”. Duintasunak lau urte daramala kalean botikak berriro ordaintzea, edota pentsioen %0,25eko igoeraren aurka egiten gogorarazi zuten, “lau urte bada denbora, eta zuek, EAJ eta PSE-EE ez duzue hatz bakarra ere mugitu. Zer gertatzen da orain, hauteskundeak datozela eta jendea irabazi nahi duzuela? abandonatuta, baztertuta izan gaituzue pentsiodun eta jubilatuak. Jubilatuek memoria dugu, eta bide luze honetan askotan esan dugu: pentsioak lapurtzen dizkigutenei boto bat bera ere ez, eta hemen errudun asko dago, ez PP soilik”. Kalean jarraituko dutela gaineratu zuten, murrizketen aurka, duintasunaren kontra doazen neurrien aurka: “gure eskubideen alde borrokan jarraituko dugu 1.080 euroko pentsio duinak lortu arte, herritarren parte hartzearekin Euskal Herrirako gizarte segurantza sistema propioa lortu arte, eta pentsioei eta etorkizuneko pentsiodunei eragingo dieten PSOE zein PPk egindako erreformak bertan behera uztea eskatzen”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.