Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pentsioen etorkizunaz, norberak berea

Pasaiak Ahal Du-ren proposamenari mozio alternatiboekin erantzun zioten EAJk eta PSE-EEk.

oarsoaldea
Pasaia
2018/01/31
Oihane Oronoz

Herritar eta zinegotziek, guztiek agurtu zuten Oihane Oronoz bere azken udalbatzarrean.

Pentsioen sistema publikoaz eztabaidatu zuten atzo, talde politiko guztiek, urtarrileko ohiko plenoan. Arrazoia: Pasaiak Ahal Du-k aurkeztutako mozioa. Koalizio morearen testuak, baina, ez zuen babesik bildu. Aitzitik, EAJk eta PSE-EEk norbere aldetik mozio alternatiboak aurkeztu zituzten. EH Bilduk guztiei abstentzioarekin erantzun zien, eta gainontzeko taldeek norberarena defendatu zuten, baina besteen babesa lortu gabe. Ezustean, baina, EAJko zinegotzi batek PSE-EEren mozioa bozkatzeko orduan kontra bozkatu ordez, abstenitu egin zen, eta horri eskerrak PSE-EEren mozioa atera zen aurrera. Oihane Oronozen agurra Atzoko plenoan protagonista, azken bi legealdietan EH Bilduren zinegotzi izan den Oihane Oronoz izan zen. Zinegotzi kargua utzi du Oronozek, eta bere zergatien berri eman zuen atzo “euskara hutsez” , eta “herria euskalduntzeko benetako pausuak eman daitezen” aldarrikatuz. Udalean izan duen ordezkaritza utzi, baina “herrigintzan” lanean jarraitzeko asmoa duela azaldu zuen Oronozek, “euskal preso, iheslari eta errefuxiatu eta deportatuen etxeratzearen alde lanean, feminismotik, eta euskalduntzearen borrokatik”. Pozik doala esan zuen, gauza asko ikasi dituelako, eta bidelagun asko izan dituelako. Denei eskertu nahi izan zien, publikoki, laguntza. Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandio ere gogoan izan zituen Oronozek bere agurrean, eta beren konpromisoa eta inplikazio eskertu zien biei. Azkenik, Juanba Berasategiren hitzak bere eginez agurtu zituen korporazioko kide denak. Izaskun Gomez alkateak, bere aldetik,  Oronozi “herriaren alde egindako lan zintzoa” eskertu zion, eta “berak pertsonalki Udalbatzan bere hutsunea asko igarriko duela” aitortu nahi izan zion publikoki. Portuaz eta Ricardo Peñaren kargu uzteaz Oronozena ez zen izan atzoko plenoan Izaskun Gomez alkateak egin zuen agur publiko bakarra. Alkatetzaren gestioen berri emateko tartea baliatu zuen alkateak orain gutxi arte Portu Agintaritzaren buru izan den Ricardo Peña agurtzeko. “Eztabaidarako beti agertu dion prestutasuna” eskertu zion Gomezek Peñari, eta “interes talkak izan direnetan  udalerriaren alde” egin izana eskertu zion. Modu berean, harekin izandako azken bileran biziberritzeari lotutako kontuetan Portuak askoz ere jarrera aktiboagoa hartu beharko lukeela esan ziola jakinarazi zuen. Norabide berean, Portuak Pasaiako Udalari Zirizako eraikina doan utzi beharko liokeela eta horretarako aukerak egon badirela defendatu zuen alkate sozialistak. Donibaneko Bibliotekaren Lagunek, kontu eske Gai zerrendatik kanpo, atzoko beste gai nagusienetakoa, udal bibliotekak.  Azken legealdian izan diren murrizketengatik kezka agertu zuen oposizioak. Donibaneko Bibliotekaren Lagunak taldeko hainbat ordezkari plenoan izan ziren baita ere, eta Arantxa Sagarzazuk hartu zuen hitza haien kezkak plazaratzeko: “Zertarako nahi dugu halako eraikin dotorea gero ez badakigu kudeatzen?”. Donibaneko liburuzainak herritarrekin elkarlanean landu duten proiektua bere egiteko eskatu zien, eta harekin aurrera egitera animatu. EH Bilduk, bere aldetik, Donibaneko bibliotekak  noiz arte jarraituko duen itxita eta zabaltzen dutenean zein baldintzetan zabalduko duten galdetu zuen, eta oraingoz data bat zehazterik ez dagoela erantzun zuen kultura zinegotzi Mirian Canok. Horrez gain, Donibaneko liburuzainaren jarduna biblioteka berria zabaltzean %60koa izango dela aurreratu zuen. %40koa du gaur gaurkoz. Oihane Oronozen agurra              
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.