Hausnarketa saioa antolatu dute ostiralerako, jai ereduaz eztabaidatzeko.
Antxoko Topaguneko kideen talde argazkia, kultur etxean
Otsailak 2 ditu bihar, eta sanferminetarako atzera kontaketan bigarren eskailera da. Topaguneak data baliatuta hausnarketa saioa antolatu du biharko, Azokan, jaien antolakuntzari ekin aurretik jai ereduaz eztabaidatzeko.
Gogoratu dutenez, Topaguneak jai parekideak, euskaldunak eta parte-hartzaileak bultzatu nahi ditu, eta horregatik garrantzitsua deritzo balio horien gaineko hausnarketa partekatuari, “denok elkarlanean eraikitako jaien alde” egin nahi dutelako.
“Jaiak eraldaketarako tresna direla badakigu, baina zer eraldatu nahi dugu eta nola? Zer jarriko dugu erdigunean? Nolakoa da gure jai eredu ideala?” galdera horiek eta sor daitezken beste hamaika ideiaren bueltan jarduteko xedez antolatu dute biharko bilera, eta noski, herritarrak parte hartzera deitu.
Saioa 18:00etan hasiko da eta ordu eta erdi iraungo du.