10:00etatik 13:30era izango da zabalik.
Txipdun edukiontziak erabiltzen dituzte Lezon
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, Hondakinen Bulegoko ordutegia aldatzea erabaki dute “gaur egun bulegoko informatzaileak duen ordutegira egokitzeko”. Honenbestez, aurrerantzean 10:00etatik 13:30era izango da zabalik Gurutze Santuaren plazan kokatuta dagoen bulegoa.
Udalak gogorarazi duenez, herritarrek edukiontzi sistemaren gaineko edota birziklatzeari buruzko argibideak jaso ditzakete aipatu bulegoan. Telefonoz ere bada zalantzak argitzea 943 521538 zenbakira deituta, edo
posta elektronikoz idatzita.
Edonola ere, zalantzak argitze aldera
hondakinen gida kontsultatzeko aukera ere badela gogorarazi dute.