122 urte Pasionariarekin literatura lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburu errenteriarrak euskarazko poesia sailean.
Legorburu Dolores Ibarruriren ilobarekin.
122 urte Pasionariarekin literatura lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburu errenteriarrak euskarazko poesia sailean.
Soneto iraultzaileak lana aurkeztu zuen lehiaketara errenteriarrak eta joan den ostegunean jakinarazi zituzten irabazleak Gallartako Meatzaritzaren Museoan. Lehiaketak Dolores Ibarruri La Pasionaria politikari eta ekintzaileari gorazarre egitea du helburu, eta lan guztietan hura izan da protagonista. 100 lanetik gora aurkeztu dituzte sail ezberdinetan.
Legorburuk, Dolores Ibarruriren iloba den Lola Ruiz Ibarruri Sergeyebaren eskutik jaso zuen 150 euroko diru saria.