Elurra dator
Gaur, baina bihar eta etzi batez ere, elurra ikusteko aukera izango da Oarsoaldean eta Bidasoan. Hala iragarri du Euslametek.
- Gaur: Barnealdean abisu horia elurragatik, kota 100-300 metrora iritsiz. Han-hemenka prezipitazio txiki-ertaina egingo du, arratsalde-gau partean batez ere. Kostaldean prezipitazioen maila ertaina izango da arratsalde-gau partean: 200 metroko altueran, 0-2 zentimetroko elur geruza iragarri dute.
- Bihar (asteazkena): Alerta laranja elurragatik barnealdean egun osoz. Elur kota orokorra 100-300 metrora jaitsiko da, eta kostaldean elurra egin dezake, era ertainean. Kostaldean ere trumoi ekaitzak izan daitezke, txingorrarekin. 200 metroko altueran 0-3 zentimetroko lodiera izan ditzakete elur geruzek.
- Osteguna (hilak 8): Alerta laranja, egun osoz, barnealdean. Prezipitazioak kostaldean, eta elur lodiera, 200 metrora, 0-8 zentimetro artekoa. Elurra batez ere goizean egin dezake.