Guztira, %45 dira bizikletan, gurasoek kotxea konpartituta, edo autobusez joaten direnak Oarsoaldean larunbat goizetan jokatzen diren partidetara.
Eskola Kirolarako Oarsoaldean egiten diren desplazamenduen %45a iraunkorrak dira.
Oarsoaldean Eskola Kirolean desplazamendu iraunkorrak sustatzeko dinamizazio lana egiten ari dira azken urteetan udal teknikariak, eskoletako koordinatzaileak eta Kirolaisi XXIeko koordinatzailea, besteak beste. Horri begira, astero biltzen dira kirol mahaian. Balorazioa egin eta desplazamendu iraunkorrak sustatzeko, datu fidagarriak izatea ezinbestekoa dela diote, eta horiek lortze aldera, astebururo haur bakoitza nola desplazatzen den jasotzen dute 2013az geroztik.
Datu horien arabera, aurreko ikasturtean desplazamendu guztien artetik erdira ez dira iristen modu iraunkorrean egiten direnak. Guztira, %45 dira bizikletan, gurasoek kotxea konpartituta, edo autobusez joaten direnak Oarsoaldean larunbat goizetan jokatzen diren partidetara. Arduradunek desplazamendu iraunkorrak egitera animatu dute.